Thu, 20 Nov 2008 08:10:09 +0100
Imanol Landaren bloga - Emakumeenganako indarkeriari ez



- Ekintza aitzindari hau Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren baitan gauzatuko da, datorren asteartean, azaroak 25
- Parte hartzen duten 71 udalerriak herritarren %71 dira, eta aipatu ekimenaren baitan, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako kartelak banatuko dituzte, etxez etxe, honako lelopean: No a la Violencia Contra las Mujeres, Emakuneenganako Indarkeriari Ez
- Herritarren parte-hartzeari esker, 500.000 etxetako leihoetan Indarkeriari EZ leloa agertzea espero da; horretarako, puntu batez adierazitako sinboloa
erabiliko da
- Udal-ordezkariek gaur jarri dute irudi hori Eudeleko egoitzaren leihoetan
- Parte-hartze anitza lortu nahi du Eudelek: herritarren aldetik, komunikabideen aldetik, garraioen aldetik... horiek guztiek kanpainarekin bat egin eta kartela jar dezaten komertzioetan, egunkarietan, etab. Irudia Eudelen web orrian eskuratu daiteke: www.eudel.net
- EUDELek sustaturiko kanpaina horrek osatu egingo du Nik emakumeenganako indarkeriari EZ, eta zuk? lelopean BERDINSAREAren
bidez Emakunderekin elkarlanean martxan jarri den kanpaina.
Datorren azaroaren 25ean, milioi erdi etxetako leihoetan kartelak jarriko dituzte, Emakumeen Aurkako Indarkeriari erabateko ukoa adierazteko. Hori da helburua. Izan ere, datorren asteartean Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna dela-eta, Eudelek ekintza aitzindari bat sustatu du euskal udalen artean; eta behar besteko arrakasta lortzeko, nahitaezkoa da herritarren parte-hartzea.
Ekintza horretan, euskal herritarren %71 ordezkatzen duten 71 udalerrik hartuko dute parte. Emakumeen aurkako indarkeriari ukoa adierazten dieten kartelak banatuko dituzte, etxez etxe, honako lelopean: No a la Violencia Contra las Mujeres, Emakuneenganako Indarkeriari Ez Helburua honakoa da: egun horretan, eta aldi berean, udalerri horietako milioi erdi etxetan Indarkeriari Ez esatea. Ekimen horren osagarri gisa, Indarkeriaren aurkako ekitaldiak egingo dira udaletxe bakoitzaren kanpoaldean.
Parte hartuko duten 71 udaletatik, 8 Arabakoak dira, 18 Gipuzkoakoak eta 45 Bizkaikoak.
Aipatu kartelean zera adieraziko da: Nik emakumeenganako indarkeriari EZ, eta zuk?.
Datorren asteartean, hilak 25, indarkeria matxistaren aurka manifestatzeko gonbitea egin zaie beraz, puntua agertzen den kartela leiho erdian jarriz. Kanpainak adierazi
bezala, Sinbolo horren bidez, sexu-indarkeriaren aurkako jarrera bateratu bat adierazi nahi dugu gizartearen aldetik.
Gaztesarea - Euskararen ofizialtasunaren aldeko manifestaldirako deia berretsi dute
Eguesibarren euskaraz ere bai Plataformak Perez Nieto Nafarroako Hezkuntza arduradunarekin bildu ostean hezkuntza Departamentuak ez duela D ereduko eskolarik jarriko Sarrigurenen. Hori dela eta, plataformak azpimarratu du larunbat honetan euskararen ofizialtasuna Nafarroa osoan aldarrikatuko duen manifestaldirako deia. Nafarroako Ezker Abertzaleak adierazi du euskara Nafarroan ofiziala izan dadin erabakitzeko eskubidean oinarritutako aldaketa politikoa beharrezkoa
dela.
audiolab - BASELINE: Estado liquido
Baselinek Estado líquido lan berria aurkeztu berri du, bere ibilbidean bigarrena, duela bi urte argitara emandako 0 haren aldean ezberdintasun zenbait erakusten dituena. Ezaugarri nabarmen modura loop-ak zerabiltzan diska bazen hura, drone deitutakora edo soinu linealetara gehixeago hurbiltzen da azken hau. Hurbildu diot, eta hurbildu bakarrik, oraindik loopak direlako Pilar Baizánen lanaren ardatza, nolabait ezkutuago [...]
Gaztesarea - Bueltan da Zintzilik irrati oreretarra
Urte eta erdi emititu gabe aritu ostean Oreretako Zintzilik Irratia uhinetara salto egin du berriro ere. Denbora honetan irratia berrantolatzen aritu dira, eta indarberrituta bueltatu direla erakutsiko dute larunbat honetan programazioaren aurkezpenarekin. Info+ zintzilik.net
Imanol Landaren bloga - Euskal Kulturaren X. jardunaldiak
Azaroaren 21etik abenduaren 7ra
Hamargarren urtez, Euskararen Eguna ospatzeko ekitaldi ugari antolatu dira. Programan publiko eta adin guztientzako ekitaldi askotarikoak sartu dira, eta ekitaldi ororen protagonista euskal kultura da. Trikitixa Jaialdian hainbat herrialdetako taldeak izango dira. Bestalde, ezin ditugu ahaztu "Komeriaren Kluba" umorezko antzezlana, ez eta hiru urtez antolatutako "Euskara Showa" ekimeneko abestiak ere.
Egitaraua
Gaztesarea - Bilboko Kukutza Gaztetxeari begira zeuden kamera polizialak antzeman dituzte
Bilboko Kukutza III Gaztetxeko kideek gaztetxeari begira zeuden kamera polizialak antzeman dituzte, eta guaur arratsaldean jazoera baloratzeko prentsaurrea burutuko dute. Bertaratzeko deia luzatu diete inguruko gaztetxe eta gazte asanbladei.
Gaztesarea - Kelillo & Kimuberris taldearen ikuskizuna izango da Putzuzulo Gaztetxean
Hiru astez Putzuzulo Gaztetxearen III. urteurrena ospatzen aritu ostean, Putzutzulo Gaztetxeko kideek ez diote atsedenik eman nahi egutegiari eta kontzertua antolatu dute astebukaera honetan.
Gaztesarea - Greenpeaceko 60 ekintzaile Garoñako zentraleako ataria blokeatu dute
Greenpeacek jakinarazi du Garoñako zentral nuklearreko atarian kontenedore metaliko bat ezarri dutela eta bertan 60 bat ekintzaile kateatu direla. Hala, zentral nuklearrak ixteko hartutako konpromisoa betetzeko eta Groña berehala
izteko eskatu diote espainiar gobernuari. Info+ greenpeace.org
Zabaldu - Elkar sarea eta Etzazu Mundua Jan
Gaur egungo nekazaritzako elikagaien ereduaren alternatiba praktiko bezela "ELKAR SAREA" - Elikadura Subiranotasunerako kotsumo solidario sarea, aurkeztuko dute Mugarik gabeko Albaitariak - VSF, EHNE eta Ekologistak Martxan taldeek. Beste mundu bat posible delako, elikagaien eredu burujabe baten garaia da!
Gaztesarea - Iruñeako Egunean parte hartzeko deia luzatu dute
Jai herrikoien aldeko Gora Iruñea Plataformak azaroaren 29an ospatuko duten Iruñeako Eguna aurkeztu du, eta herri mugimenduaren zein auzokideek Iruñean duten garrantzia azpimarratu du. Iruñeako Eguna herritarren parte hartzea oinarrian izan behar duen jai eguna dela adierazi dute, eta ez bakarrik udal korporazioaren jai eguna
. Hori dela eta Iruñeako Egunean parte hartzeko deia luzatu dute.
Argia - Irua-Veleia: Nork? Zergatik?
Argia - Bertsoa.com webgunean agertutako bertsorik onenak bi DVDtan bildu dituzte
Argia - Euskara Nafarroan, paperik gabeko etorkin (I. Perurena, P. Perurena, P. Salaberri eta A. ...
Argia - 'Mundua lo dagoen bitartean' liburua plazaratu du Patxi Zubizarretak
Igotz Ziarreta - Athletic zu zara nagusia
Normalean ez dut horrelakorik blogean jartzen baina bideo honek merezi du. Aupa munduko euskaldunak.
Euskal natura - Objektibotik erakusketa Leioako Zientzia fakultatean
Objektibotik: euskal natura argazkitan erakusketa Leioako Campusera itzuli da uda Busturiako Madariaga Dorretxean dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentroan uda igaro ostean....
Argia - Hizkuntzalarien alde (Alberto Barandiaran)
Gaztesarea - Ikasleek euskararen aldeko burrunbada bururutu dute UPVko Medikuntza Fakultatean
Medikuntzako Ikasleen Asanbladak UPVko Medikuntza Fakultatean burrunbada jendetsua burutu du bertan ematen diren hizkuntza eskubideen urraketak salazeko, eta horrekin batera, euskarazko taldeentzat baldintza duinak eskatzeko. Izan ere, ikasle asanbladak adierazi du unibertsitatean aurki daitekeen euskararen egoera penagarria
dela.
Teketen - Nire aitaren etxea defendituko dut
Argia - Ixabel Etxeberria: "Alderdi politikotik baino haratago Larzabalen antzerkigintzan ...
Special Thanks to Google for their wonderful mapping api.